KOSMO: Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumaren ezagutza-grafoa
KOSMO Guggenheim Bilbao Museoaren Bilduma ezagutzen laguntzeko tresna interaktibo berria da. Bilduma osatzen duten artelanak eta haien egileen arteko loturak aurkezten ditu, eta Museoaren historian zehar zein erakusketatan egon diren ere adierazten du.
Helburuak
- Bildumako artistak ezagutzen laguntzea.
- Museoko funtsen eta artisten inguruko ikuspegi, lotura, irakurketa eta hurbilketa berriak eskaintzea.
- Bildumari buruzko eduki ezberdinak interfaze bakar batean biltzea.
- Ezagutzaren grafo informazioarekin loturiko datu-eredu (LOD) bat izatea, web semantikoaren arauen arabera eta Linked Art ekimenarekin lerrokatuta.
Nola funtzionatzen du?
Nodoetako bakoitzak Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artista bat adierazten du.
Artista bat aukeratzean, bigarren mailako bi nodo zabaltzen dira: horietako batek sortzaile horrek Bilduman dituen obrak jasotzen ditu; besteak, berriz, haren artelanak Museoko zein erakusketatan ikusgai egon diren erakusten du.
Artista bati dagokion nodoaren gainean birritan sakatuz gero, informazio gehigarria ematen duen fitxa bat zabaltzen da, besteak beste artistaren biografia eta Museoaren funtsetan dauzkan obrak adierazten dituena.
Iragazkien atalean, hainbat tipologiaren arabera multzoka daitezke artistak, esate baterako:
- Mugimendu eta korronte artistikoak
- Adierazpideak
- Jaiotza-hamarkadak
Artisten arteko loturak hainbat motatakoak izan daitezke:
Harreman esanguratsuak: Bildumako artistak, elkarrekin erlazionatuak. Pertsonen arteko harremanak, konexio edo elkartze artistikoak izan daitezke, artista baten edo konektatuta dauden bi artisten ibilbidean eragin nabarmena izan dutenenak.
Erakusketak: Euren lanak erakusketa berberean ikusgai izan dituzten artisten arteko loturak. Kasu horretan Museoko arte-arduradunen irizpideak ere jokatzen du lotura gisa. Erlazio hori grafoan adierazteko, erakusketa komunak elkarri lotuta agertzen dira bi artista edo gehiago aukeratzean.
Kronologikoak: Garai bertsuan jaiotako artistak. Informazio hori erakusteko, iragazkien atalean dagoen lerro kronologikoa doitu behar da.
Zein informazio-iturritatik elikatzen da KOSMO?
KOSMOn eskuragarri dagoen informazio guztia Guggenheim Bilbao Museoaren webguneko atal ezberdinetatik hartuta dago:
www.guggenheim-bilbao.eus